Aitatasuna eta Gizartea
Manex Agirre: “Gizartetik ez dago presiorik aita arduratsuak bultzatzeko” 2017-12-27 AITEI IHESERAKO ESKUBIDEA ONARTZEN ZAIELA ZIOEN MANEX AGIRRE BERTSOLARIAK (ARAMAIO, 1982) BERRIA -KO ZUTABE BATEAN: «ETA ZUK, ZER, EZ AL DUZU MENDIAN KORRIKA HASI BEHAR? EDO BIZIKLETAN KILOMETROAK EGITERA JOATEKO ASMORIK EZ DUZU? BI UME HAZTEN ARI ZARA, 35 URTE INGURU... ORAIN DA UNEA. BESTELA, ARRARO BEGIRATUKO DIZUTE...». GENERO ARRAKALARI EGOZTEN DIO ARDURAK BATZUEN BIZKAR ETA PRIBILEGIOAK BESTEREN ESKU LAGATZEA. HORREN AURREAN EGUNEROKO ARIKETA EGITEN SAIATZEN DIRA UR ETA XUNEREN ZAINTZAN LIBE RAMILA ETA BIAK. Iritzi emaile asko aitak izanagatik ez da gizonezkoen testuetan oso ohikoa gurasotasunaz, zaintzaz, hazieraz... idaztea. Zuk ordea idatzi duzu, besteak beste Iheserako pribilegioa zutabe gogoangarria. Zergatik uste duzu dagoela halako isiltasuna, eta ostera, zuk zergatik idatzi izan duzu aitatasunetik? Berria-n astero idazteak esan nahi du beti ibili beha